Sign in or 

Espainiako Ministroen Kontseiluak 2005erako %4,5eko igoera onartu zuen atzo Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatari (SMI) aplikatzeko. Beraz, urtarriletik aurrera, errenta, errenta hau dutenek 513 euro jasoko dituzte hilean.
Erabakia iragarrita zegoen atzoko, baina astean zehar, zehatzago herenegun, eztabaida piztu zen Madrilen SMIren inguruan Espainiako Lan Ministro Jesús Calderaren eta CCOO eta UGT sindikatuen artean. Herenegun sinatu behar zuten alde guztiek, CEOE eta CEPYME patronalek barne, SMIren inguruko akordioa. Akordioak, igoeraz gain, inflazioaren araberako berrikuspen klausula jasotzen zuen SMIrako. Klausula horrekin, pentsiodunekin egiten den legez, SMIaren jasotzaileek “bermatuta” izango lukete erosteko ahalmena, gutxienez inflazioaren igoeraren arabera. Herenegun, baina, Calderak, klausula hori “gehiago aztertu behar” zuela esan eta ez zuen akordioa sinatu, eta CCOO eta UGTren haserrea piztu zuen. Hala ere, atzo Gobernuak berrikuspen klausula “datozen egunetan” sinatuko duela iragarri zuen.
1.1 Testuan azpimarratuta agertzen diren hitzen esanahia azal ezazu.
1.2. Zergatik ez zuen akordioa sinatu gobernuak?
1.3. Azaldu zer den soldata eta soldataren osaera.
- ERANTZUNA
- KOROren ataria
koro |
Latest page update: made by koro
, May 26 2007, 5:05 PM EDT
(about this update
About This Update
Edited by koro
2 words added 4 words deleted view changes - complete history) |
|
Keyword tags:
Batxilergoa
Ekonomia
Enpresa
hautaprobak
Koro
More Info: links to this page
|