Sign in or 

Barne merkatuko “prezio-gerrak” baztertzen, eta globalizazioari eta “enpresa askoren” Deslokalizazioari neurria hartzeko, Fagor Etxetresnak “Ekialdea” jo du “lehentasunezko negozio eremutzat”. Eurogunetik kanpo erosi gura ditu osagaien %50, hemendik lasterrera.
Fagorreko zuzendariak azaldu du linea zuriak munduan “atzera egin duela”, Fagorrentzat, ordea, egonkortasun urtea iragan dela. Espainiako fakturazioari esker eutsi zion Fagorrek negozio bolumenari. 909 milioi euroko salmentetatik, barne merkatuan lortu zituen %58. Ordea, MCC kooperatibako partaideak nazioartean lortutako maila dela-eta, jada ezin dutela etxeko salmentekin “orekatu” atzerriko eskarien beherakada.
Marokon hozkailuak, slukaldeak eta garbigailuak ekoizten ditu Fagor Kooperatibak, eta merkatuak “bikain” erantzun dio produktuen eskaintzari.
Txinan, osagaiak eskuratzeko plataforma ahaltsua sustatuko du Fagorrek, lehengaien %50 Eurogunetik kanpo erosi eta, hala, multinazionalen lehia “gogorrari” aurre egiteko. “Gastuak txikitu guran”, Fagorrek Ekialdean ezarri ditu ekoizpen zentroak. 4,6 milioi euro inbertitu ditu Poloniako lantegietan, eta Errusiako Gazmash taldearekin hitzarmena egin du gasezko galdarak ekoitzi eta hango merkatuan murgiltzeko.
Erantzuna1.1.1.1. Azaldu itzazu azpimarratutako hitzak.
1.1.1.2. Aipatzen diren neurriak hartzeko zeintzuk dira MCC taldeak argudiatzen dituen arrazoiak, eta zeintzuk dira lortu nahi dituen helburuak?
1.1.1.3. Artikuluan aipatzen diren arrazoiaz gainera, aipa itzazu enpresa bat kokatzeko unean zer eratako faktoreak hartu behar diren kontuan.
koro |
Latest page update: made by koro
, May 27 2007, 6:21 AM EDT
(about this update
About This Update
Edited by koro
2 words added view changes - complete history) |
|
Keyword tags:
Batxilergoa
Ekonomia
Enpresa
Etxeberria
hautaprobak
Irastorza
Jakintza
Koro
Ordizia
More Info: links to this page
|