Sign in or 

Enpresa batek iaz, bere produktu baten ekoizpenerako 100.000 euro balio zuten lehengaiak erosi eta kontsumitu zituen eta, batez bestekoetan, biltegian 10.000 euroko izakinak mantendu zituen (bi balio horiek erosketa-prezioan balioetsita daude). Salmenta kopurua, produktuen salmenta prezioan balietsita, 600.000 eurokoa izan zen eta, batezbestekoetan bezeroek enpresarekin 10.000 euroko zorra mantendu zuten. Enpresarekin zer ikusia duten beste datu batzuk, kostuaren arabera balioetsita, ondorengo hauek dira:
- Urteko produkzioaren balioa 300.000 eurokoa da.
- Ekoizpen prozesuan dauden produktuen balioa, batez bestekoetan, 20.000 eurokoa da.
- Urteko salmentak, kostuaren arabera balioztaturik, 400.000 eurokoak dira.
- Batez bestekoetan biltegiratuta dauden produktu burutuak 20.000 eurokoak dira.
Datu hauekin kalkula ezazu:
1.1.1.1. Enpresa honen batez besteko heltze aro ekonomikoa.
1.1.1.2. Lortutako emaitzaren esangura azal ezazu.
1.1.1.3. Enpresak bere gastu guztiak eskura ordaintzen ditu, lehengaiak izan ezik, eta bere hornitzaileekiko batez besteko 5.000 euroko zor-maila mantentzen du. Enpresa honen batez besteko finantza heltze aroa zein den jakin nahi da.
koro |
Latest page update: made by koro
, May 27 2007, 6:22 AM EDT
(about this update
About This Update
Edited by koro
2 words added view changes - complete history) |
|
Keyword tags:
Batxilergoa
Ekonomia
Enpresa
Etxeberria
hautaprobak
Irastorza
Jakintza
Koro
Ordizia
More Info: links to this page
|